10/4/08

JOKO MOTAK

Gaur egun hainbat bideojoko daude merkatuan. Ondorengo taldeetan banatuta daude horiek.

  • Arcade: joko hauetan pantailak gainditu behar dira jolasten jarraitu ahal izateko. Erritmo bizia izaten dute eta denbora gutxian erreakzionatu behar da.



  • Ekintzetakoak: borroka eta leihetan oinarrituta dauden jokoak dira. Ekintza burutzeko botoia sakatu behar da. Erreflexu azkarrak izan behar dira eta begiaren eta eskuaren arteko koordinazioa ezinbestekoa da.




  • Kiroletakoak: joko horietan hainbat kirol islatzen dira. Trebetasuna, azkartasuna eta doitasuna ezinbestekoak dira ongi jolasteko. Banaka eta taldeka jolasteko aukera eskaintzen dute.





  • Estrategietakoak: aurkaria gainditzeko estrategia eskatzen duten jokoak dira. Horietan modu egokian jolasteko kontzentrazioa, errekurtsoak ongi erabiltzea, pentsatzea eta estrategiak zehaztea eskatzen da. Modu horretan, aurkaria gainditzeko ekintzak burutu ahal dira.







  • Simulaziokoak: joko horietan makinak, fenomenoak eta egoera ezberdinak simulatzen dira. Agintea hartzea eta estrategia konplexuak aurrera eramatea eskatzen dute.








  • Mahai jolasak: trebetasunezko jokoak dira eta askotan, galdera-erantzunetan oinarrituta daude. Erreflexuen azkartasuna eta koordinazioa eskatzen dute. Gainera, ezagutza berriak jasotzeko baliagarriak dira.






No hay comentarios: