Izenburuan ikusi ahal den moduan, bideojokoei buruz arituko gara blog honetan. Guztion interesa piztea ez da zaila izaten aukeratu dugun gai honekin, izan ere, gaur egungo bideojokoak duten efektu bereziak ikaragarriak dira. Dena den, bideojokoen berezitasuna alde batera utzita, guk irakasle izango garen moduan, gur blog honi ikuspuntu hezitzaile bat eman nahi izan diogu, jokoen abantaila eta desabantailak aipatuz, alde batetik bideojokuei buruz izan behar dugun iritzia argi eukitzeko eta bestetik, teknologi berri hau arazo bat ez sortzeko izan behar dugun heziketa orientazioak zeintzuk diren jakiteko.
Horrenbestez, espero dugu interesgarria izatea ez ezik, etorkizunean nola hezitu behar ditugun umeak jakiteko ere lagungarria izatea!
8/4/08
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

No hay comentarios:
Publicar un comentario