10/4/08

ZER DIRA BIDEOJOKOAK?

Hasteko, esan beharra dago bideojokoak beste programa informatiko bat bezala direla, asialdirako bereziki sortuta daudenak, pertsona eta aparatu baten arteko interakzioan ematen dena. Horrela, entretenimendurako pantaila (telebista edo ordenagailua) eta kontrol aparatu bat (joystick, teklatua...) ezinbestekoak dira sortzen diren helburuak betetzeko. Argi dago, bideojokoak gure bizitzako zati direla gaur egun, batez ere gazteen artean. Dena den, helduen artean gero eta gehiago zabaltzen ari da bideojokoen erabilpena. Beraz, urte asko daramatzate gure bizitzan eta ohiko bihurtu direla esan daiteke, izan ere, familia guztiak dute konsolo bat etxean. Esan beharra dago, lehen joko elektroniko interaktiboa 70. hamarkada hasieran sortu zela. Hogeita hamar urte hauetan, teknologiak bizi izan duen garapenaren eragina ikaragarria izan da eta bideojokoak asko hobetu eta hedatu dira, nolanahi ere, merkatuan dauden gaur egungo bideojokoek hasierakoekin antz gutxi dute, lehenak oso sinpleak baitziren.


No hay comentarios: