27/5/08

BIDEOJOKO EZBERDINEN MARKA EZAGUNENAK

Guztiok dakigun moduan, bideojokuetan aritzeko plataforma ezagunenak edo erabilienak ordenagailuak, bideo-kontsolak edota telefono mugikorrak dira, beste batzuen artean, noski. Bideojokuak elektronika munduan gero eta prestigio edo fama handiagoa lortzen ari direnez, plataforma hauek ekoizten dituzten konpainien artean "guda" bat sortu da.

Horregatik bideojokuetan parte hartzen duten konpainia ezagunenak komentatu ditugu eta bakoitzatik, zenbait datu emango ditugu.

Beraz, merkatuak plataforma hauek eskeintzen dizkigu:

- Sony:

Sony marka japoniarra da eta aspalditik elektronika munduan zerbitzu eta aurrerapen nabarmenak egin ditu. PlayStation bideokontsola erreboluzio bat izan zen 90 hamarkadan, CD-ROM formatua egokitasunez nola erabili beharraren aitzindari. Garai horretako bideokontsolarik famatuenaz gain, salmentetan ere zifra garaienak lortu zituen. 2000 urtean PlayStation 2 plataformak aurrerakoari erreleboa hartu zion ezaugarri guztiak mantenduz: DVD-ROM formatua (CD-ROM formatuarekin konpatiblea), lau aldiz potenteago eta arinago, salmenta izugarri altuak eta famak, berriz ere, bideokontsola ezagunena izatea lagundu zuen. Orain dela hilabete batzuk PlayStation 3 atera dute, batzuk inoiz egon den bideokontsolarik garaiena dela ziurtatuz. Bere ezaugarrien artean Blue-Ray formatu berria daukagu, DVD-aren hurrengo eboluzioa, alegia. "Etxerako" bideokontsoletatik aparte, orain dela bi urte Sony-k PlayStation Portable plataforma kaleratu zuen, portatilen artean inoiz egon den bideokontsolarik potenteena izanik.

- Nintendo:

Nintendo marka japoniarra dugu ere eta bideojoku munduan aitzindarietakoa izan da. Oso bideokontsola famatuak izan ditu, Nintendo Master System edota GameBoy plataforma portatila, esaterako. Kontsola hauek ezin dira gaur egungo konpetentziarekin konparatu (Sony, Microsoft), baina 80 hamarkadetik aurrera ikusentzuneko mundua ordenagailuetan finkatzen zen, ez bideokontsoletan. 90 hamarkadaren erdialdean Nintendo 64 plataforma potentea kaleratu zuten, PlayStation-en konpetentziarik zuzenena. Nahiz eta salmentetan Sony-ko plataformak aurre hartu, Nintendo 64-ren potentziak teknologia berrien aro berrian sartu gintuen, ikus-entzuneko teknikak erreboluzio batera eramanez. 2002 urtean eta PlayStation 2 kalean izanik, Nintendo-k Nintendo GameCube plataforma kaleratu zuen. Bideokontsola honek PlayStation 2 baino potentzia garaiago zuen, baina ez alde handikoa. Garai horretan Microsoft bideokontsolen munduan sartu zen XBOX plataforma kaleratuz, momentuko potenteena izanik. Hala ere, ezta Nintendo-k ezta Microsoft-ek lortu zuten Sony-ren plataformari salmentetan irabaztea, Nintendo-ri estrategia berri bat bideratzera behartuz. PlayStation 3-ren aro berri honetan, Nintendo-k Wii bideokontsola kaleratu egin du eta, momentuz, mundu osoan zehar gehien saltzen den plataforma da. Aipatu behar da, nahiz eta Nintendo-k Sony eta Microsoft-ekin lehia bortitzean egon, bere GameBoy plataforma portatila inoiz egon den bideokontsolarik salduena izan dela, nahiz eta beste kategoria batean sartu. Gaur egun PlayStaion Portable-ren aurka Nintendo DS dago, momentuz portatilen artean salduena izanik.

- Microsoft:
Bill Gates-en kompania multimilonarioa izan da bideokontsolen artean sartu egin den azkenengoa. 2002 urtean XBOX bideokontsola kaleratu zuten, potentzia eta ordenagailuko jolas "esklusiboetan" abantaila hartuz. Hala ere, PlayStation 2-rekin lehia galdu eta Nintendo Gamecube-ekin egon da urtetan zehar lehian. Orain PlayStation 3 eta Wii bideokontsolekin batera XBOX 360 plataforma kaleratu dute, oraingoan generazio berri honen lehenengo plataforma izanik. PlayStation 3-rekin lehian HD-DVD formatoa erabiltzen du, beste batzuen iritziz DVD-aren eboluzioa. Bere potentzia PlayStation3-rekin konparatzen da.
Ikusten duzuenez, bideokontsolek gero eta prestigio handiagoa hartzen ari dira gure kontsumo mundu honetan.

No hay comentarios: