Honako puntu honetan, guk irakasle izango garen moduan eta bideojokuetan gehiegi jolasteak eragin ditzakeen ondorioak (loaren gorabeherak, zailtasunak gizarte harremanean eta egoneko bizitzan, indarkeriarekiko tolerantzia gehiago, kontsumoarekiko joera...) hainbat heziketa orientazio ezberdin aipatuko ditugu familientzat:
Heziketa orientazioak familientzat bideojokoei buruz:

- Bideojokoari buruzko guztian interesatu eta seme-alaba bideojokoan lagundu.
- Bideojokoa ondo aukeratu, gai sexistarik, bortitzik edo ez solidariorik ez dutenak hartuz.
- Aisialdiko aukerako beste proposamenak egin, gurasoei dagokielako seme-alabei bestelako gauzak interesaraztea.
- Hautatu egindako zatia grabatzeko aukera duten jolasak.
- Hautatu jokalari bat baino gehiago aritu daitezkeen jolasak.
- Ekidin pantaila kopuru mugagabea duten jolasak (ezinegona sortzen dute, noiz amaituko den ez baita ikusten).
- Seme-alabei jolas hezitzaileak eman, simulaziokoak, kiroletakoak, abenturenak edo estrategiakoak, gehienetan ez baitute aurrez aipaturiko ezaugarririk izatean.

No hay comentarios:
Publicar un comentario