Ondorengo puntu honetan bideojokuei buruzko hartutako ezagupen guztien ondoren, gure iritzia ematea eta azaltzea garrantzitsua iruditu zaigu. Azalduko dugun moduan beraz, bideojokuen erabilera ona edo okerra izan ahal da, aditu askoren iritzietan ikusi izan ahal dugun moduan.
Hasteko esan beharra dago aitak eta amak seme-alaben sozializazioko eragile aktiboak direla eta lehenengoak izan behar direla, beraz, haurren heziketa ezin da ikus-entzunezko bitartekoen edo teknologia berrien esku utzi, horiek oso aurreratuak izan arren. Bitarteko horiek zaindu beharra dago eta programa, joko… aniztasunera zuzendu arreta eta interesak.
Teknologia berriei eta familiei erreferentzia egiten zaienean, seme-alabek telebista, internet eta bideojokoak modu egoki batean erabiltzea aipatzen da. Kontuan izan behar da familiak berak modu aktiboan gainbegiratu behar dituela programen, jokoen, web guneen… edukiak.
Horrenbestez, bideojokoak nolabait, amaren eginkizuna ordezkatzen du. Toki nagusiena okupatzen du etxearen diseinuan. Nahitaezko erreferentzi gunea da famili bizitzaren antolaketan. Beti erabilgarri dago, laguntza eskaintzen du goizeko eta gaueko ordu guztietan. Haurren irudimena elikatzen du mota guztietako fantasia eta ipuinekin. Zapuztasun, tristura edo angustia uneetan aterpea da. Eta, ama bigun baten moduan, ez du ezer trukean eskatzen" (Televisión y Educación, Ferrés, 1994)
Bideojokoak gaur egun elementu bat gehiago bihurtu da familietan, beraz, egoki erabili behar da etxean haurrak daudenean. Seme-alabentzako edukia eta denbora mugatzeko helduek erabili dezaketen tresnetako bat programazioa aurrez ezagutzea da. Gainera, aitek eta amek seme-alabekin egon behar dute bideojokoetan aritzen direnean; horren bidez, edukiei buruzko elkarrizketa sustatzen da, alegiazkoa eta egiazkoa bereizten da eta arriskutsua eta eskura dagoena ere bai.
Dena den, bideokonsolarekin gehiegi ez egoteko, beste jarduera batzuk erabil daitezke. Esate baterako, jolasak, irteerak, irakurketak, etab. Ez da haurren gelan telebistarik jarri behar -bideokonsola ez jartzeko bertan-, baizik eta denek erabiltzen duten toki batean egon behar du, beste elementu bat gehiago bezala.
Gero eta garrantzitsuagoa dirudi familiak pantaila berriekin ezartzen duen harremana kontuan hartzea. Dorr eta Rabin-en arabera (1995) gurasoek honako arauak izan ditzakete bideojokuei dagokionez:
- Arauak ezarri edukiak debekatuz
- Arauak ezarri bideojokuetan jolasteko orduen kopuruari dagokionez
Horregatik, bidejokuetan aritzeko baldintzak ezartzea ezinbestekoa ikusten dugu, autore batzuek (Vila, 1995)esaten duten moduan:
- Bideojokuetan aritzea umeek denbora gehiago ematen duten jarduera sinpleena da, eta horrek, beste baliabide masiboen kontsumoarekin batera (telebista, bideoak, zinea...) eskolan ematen duten baino denbora gehiago suposatzen du.
- Bideojokuak haurren atsedenerako denbora murrizten du.
- Bideojokuak, printzipioz aberatsagoak diren beste jarduera batzuk ordezkatzen ditu: talde jolasak edo irakurketa.
Bideojokuetan aurkeztutako balioek, indarkeriak eta estereotipoek, eta horiek behin eta berriro errepikatzeak, umearengan eragina dute (barneratze afektiboa, sinismenak bereganatzea edo imitatzea).
Gurasoek ez dute bideokonsolen kontsumoa mugatzen eta kontrolatzen, eta askotan, umeak zaintzen eta isilarazten dituen umezain bilakatzen da bideojokua. Ondorioz, egia da bideojokuekin kontu handiarekin ibili behar dela.
27/5/08
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

No hay comentarios:
Publicar un comentario